1.- AITZOLEN ATZETIK
Urtean zehar, asteburuen %30, gutxi gorabehera, gurasoek erosi duten
baserrian ematen dugu.
Baserrira noan bi asteburutik behin, auzoko txaletera doan Aitzol mutil zoragarriarekin topo egiten dut.
Etzi larunbata izango da. Zenbateko probabilitatea daukat Aitzol ikusteko?
2.- MULTIPLOAK
2.- MULTIPLOAK
Egiak
ote dira ondoko baieztapenak? Azaldu erantzunen zergatia.
a) Ondoz ondoko bi zenbakiren
batura ez da biren multiploa.
b) Ondoz ondoko bi bakoitiren
batura lauren multiploa da.
c) Ondoz ondoko hiru zenbaki
arrunten batura hiruren multiploa da.
3.- BAKOITZA BEREAN
Senar-emazteak
eta euren 12 urteko alaba eta 2 urteko semea autoan doaz.
Bidean,
bakoitzak ekintza bakar bat egiten du: gidatu, lo, irakurri eta jan. Aitak ez
du irakurtzen ezta lorik egin ere. Ama, irakurriz gero, zorabiatu egiten da,
eta ez du inoiz autoan jaten. Mutikoak, itzarrik baldin badago, ez dio bere
arrebari irakurtzen uzten.
Zertan dihardu
bakoitzak?
Oso polita proposatu duzun probabilitate problema. Erraza ematen du, baina patxadaz irakurri behar da datuak ondo jasotzeko eta ondoren, gogoz pentsatu behar da. Niri lehenengo ideia burura etorri xatena, baldintzazko probabilitatea izan da eta gero zuhaitzarena. Hasiera batean, 2. mailarako apur bat zaila iruditu xat; baina zuk emandako ebazpideak primerakoak!, 2. mailako ikasleek ulertzeko modukoak.
ResponderEliminarEa beste kideak animatzen diren iruzkinak egitera.
Mila esker.
Aurten fisika-kimika ikasgaia irakasten ari naizen arren, bihar ostirala izanik, DBHko 2. mailako 3 geletara eramango dut problema hau, asko gustatu zait eta.
ResponderEliminarDatorren astean kontatuko dizuet gertatutakoa!!!
Aurten fisika-kimika ikasgaia irakasten ari naizen arren, bihar ostirala izanik, DBHko 2. mailako 3 geletara eramango dut problema hau, asko gustatu zait eta.
ResponderEliminarDatorren astean kontatuko dizuet gertatutakoa!!!
Zelan irten zen? 2DBHko ikasleek jakin zuten zelan ebatzi?
EliminarInplikatu ziren?
Bi, aproposa iduritzen zait DBH2rako. Oraindik ez gara probabilitatearekin hasi, bains laister izango dut probatzeko aukera.
ResponderEliminarEskerrik asko.
Multiploena, problema matematiko oso polita. Nire ustez holako problemak ere egin behar dira matematikako klaseetan. Adibide batzuk erabili ea ezeztatu daitekeen proposizioa eta bestela, egia bada itxuraz, nola orokortu kasu guztietarako egiaztapen matematikoa eginez.
ResponderEliminar"Bakoitia-Bikoitia" hainbat problema ebazteko eta matemagiako hainbat truku azaltzeko estrategia oso erabilgarria da. Proposatuko dut holakoren bat nire blogean datorren astean.
Gainera, ebatzita eta oso ondo azalduta. Mila esker Zuriñe.
Multiploen ebazpena egiteko, kasu bakanetatik hasi eta orokorrean betetzen den azaltzeko egokia dela balio du.
ResponderEliminarAdibidez predikatu bakoitza ezeztatu edo baieztatzeko 10 kasu bilatuz adibidez.
Mikel Ituarte
Aitzolen problema egokia ikusten dut zuhaitz diagramak lantzeko, batez ere hasierako datuak kalkulatu behar ditugunean, hots urteko aste kopurua. Hala ere, nik ez nuke 2DBHn egingo bai aldiz 3. edo 4. mailan.
ResponderEliminarNahiz eta kurtso honetan ez ditudan matematikak irakasten problema hau erabiliko dut.
Bakoitza berean buruketa polita eta erraza iruditu zait. Taula bete ondoren, aitarentzat gidatu eta jan gelditzen den bitartean, amarentzat gidatu eta lo gelditzen da. Beraz, aitak eta amak egiten dutena zentzuna erabiliz lortu beharko dugu. Horrelako buruketekin, ulermena zientzietarako zein garrantzitsua den agerian jartzen dugu. Irakurtzea, eta irakurritakoare ulermena ez da letretako irakasgaiekin lotutako arloa soilik. Gustatu zait, bai!!.
ResponderEliminarBakoitza berean buruketa polita eta erraza iruditu zait. Taula bete ondoren, aitarentzat gidatu eta jan gelditzen den bitartean, amarentzat gidatu eta lo gelditzen da. Beraz, aitak eta amak egiten dutena zentzuna erabiliz lortu beharko dugu. Horrelako buruketekin, ulermena zientzietarako zein garrantzitsua den agerian jartzen dugu. Irakurtzea, eta irakurritakoare ulermena ez da letretako irakasgaiekin lotutako arloa soilik. Gustatu zait, bai!!.
ResponderEliminarBakoitza berean buruketa polita eta erraza iruditu zait. Taula bete ondoren, aitarentzat gidatu eta jan gelditzen den bitartean, amarentzat gidatu eta lo gelditzen da. Beraz, aitak eta amak egiten dutena zentzuna erabiliz lortu beharko dugu. Horrelako buruketekin, ulermena zientzietarako zein garrantzitsua den agerian jartzen dugu. Irakurtzea, eta irakurritakoare ulermena ez da letretako irakasgaiekin lotutako arloa soilik. Gustatu zait, bai!!.
ResponderEliminar"Aitzolen atzetik" problema 3. mailarako proposatuko nuke. Baldintzak gehitzen doazen einean ariketari zailtzasunak batzen zaizkio eta 2. mailan ez ditut ikasle guztiak gai ikusten ondo ulertzeko.
ResponderEliminar